Rock en familia: Hijos del Rock and Roll

 

Hainbat udalerri

Urriak 4 ostirala

Urriak 5 larunbata

A los hijos del rock and roll… ¡Bienvenidos!”

Familian gozatzeko musika izango da, berriz ere, Vital Egunean, ‘Hijos del Rock and Roll’ ikuskizunaren eskutik. Ikuskizun horretan, denboran zeharreko bidaia bat egingo dugu, gozatzeko, eta, bide batez, eragin handieneko artisten lana errepasatuko dugu, hala nola Loquillo, Platero y Tú edo Barricada, beste askoren artean. Jarduera hori ezin hobea da txikienek beren gurasoen gaztaroa markatu zuten rock-ereserkiak deskubritzeko, bai eta gurasoek beren umeen ondoan berriro goza ditzaten ere.

Vital Egunean zehar, ‘Hijos del Rock and Roll’ showak bira txiki bat egingo du gure lurraldean zehar. Gasteizen hasiko da (urriaren 4an, ostirala, 19:00etan, Zabalganako Bastida plazan), eta gero Legutiora (erabakitzeko lekua eta ordutegia) eta Langraiz Okara joango da (Herriko Plazan 18:30ean).

Ah! Esan dugu ikuskizuna erabat doakoa dela? Hurbildu zaitez hiru hitzorduetako edozeinetara eta gozatu familian gure rockaren onenaz.

Hemen dituzu ordutegiak!

Gasteiz

Ostirala, urriak 4, 19:00etan, Bastida plazan

Legutio

Larunbata, urriak 5, erabakitzeko lekua eta ordutegia

Langraiz Oka

Larunbata, urriak 5, 18:30ean, Herriko plazan

Lagunduko al diguzu jarduera hau jasangarria izan dadin?

  • Erabili itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.
  • Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak.
  • Erabili itzazu hondakinak birziklatzeko jarriko ditugun edukiontziak.

Deskargatu programa osoa (PDF)