Gaueko Martxa Solidarioa

 

Armentia (irteera Estadio Vital Fundazioaren aurrez aurre izango da)

Urriak 4, ostirala 19:30

Izena ematea beteta
Eskerrik asko!

Ez dago Vital Egunari hasiera emateko beste modurik, gure Gaueko Martxa Solidarioaren eskutik ez bada. Jende guztiarentzako ekitaldi solidario horren 6. edizioa datorren ostiralean, urriaren 4an, egingo da, eta oraingo honetan ASAFESen (gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien senideen Arabako elkartea) alde egingo dugu martxa. Parte-hartzaile bakoitzeko, dohaintza bat egingo diogu erakunde horri.

Aurten, oso ondo ezagutzen dugun espazio batera itzuliko gara, lehenengo edizioa bertan egin baitzen. 10 kilometro inguru eta zailtasun baxuko ibilbidea egin dugu Armentian zehar, familia osoak goza dezan. Musika animazioa, mokadutxoren bat eta giro ona. Plana % 100 doakoa eta ezin hobea ostiral arratsalde/gauerako!

Nobedade bat dugu, aurten motxila bat emango zaie martxa egiten duten pertsona guztiei.

Ibilbidea

Izaera sozial eta solidarioa duen ekitaldia

Gure martxak beti izan du helburu gure lurraldeko gizarte-erakundeekin lankidetzan aritzea. Oraingo honetan, parte-hartzaile bakoitzeko, Vital Fundazioak kopuru bat emango dio dohaintzan ASAFESi (gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien senideen Arabako elkartea). Martxan parte hartzeaz gain, zure ekarpena eginez lagun dezakezu Banku-transferentzia ES74 2095 3142 4110 9028 4570 kontuan.

Eskerrik asko zuen aletxoa jartzeagatik!

Lagunduko al diguzu jarduera hau jasangarria izan dadin?

  • Erabili itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.
  • Saihestu itzazu erabilera bakarreko ontziak.
  • Natura zaindu.
  • Erabili itzazu hondakinak birziklatzeko jarriko ditugun edukiontziak.
  • Botilak, termoak eta abar betetzeko iturriak aurkituko dituzu irteeran.

Deskargatu programa osoa (PDF)