Dantz
Matxete plaza
Urriak 4, ostirala 20:30
Musika elektronikoa eta garaikidea ostiral gauerako Gasteizko Matxete plazan.
2024ko Vital Egunaren nobedadeetako bat aurkeztuko dizuegu. Ondarea eta musika elektronikoa ardatz hartuta, Dantz-ek kultura gune enblematikoenak ikusarazi nahi ditu publikoarekin egindako performanceen bidez. Tokiko talentuari balioa emateko eta, aldi berean, musika elektronikoaren eszenan emakume sortzaileen presentzia sustatzeko proiektu interesgarria.
Ordutegia
20:30 Dazz Club
21:45 Bihotza
Nola iritsi
Aihotz plazara oinez edo garraio jasangarriak erabiliz hurbiltzea gomendatzen dizugu, hala nola bizikleta edo garraio publikoa.
- Autobus geltokira iristen bazara: Tranbia har dezakezu Unibertsitaterako edo Salburuarako noranzkoan. Legebiltzarra geltokian jaistea gomendatzen dizugu. Plaza, oinez, 10 minutu baino gutxiagora dago. Autobusez ere hurbil zaitezke. 4. eta 7. lineek hiriaren erdiguneraino hurbilduko zaituzte, eta minutu gutxiko ibilalditxoa egin beharko duzu. Oinez hurbiltzea erabakitzen baduzu, ordu erdi bat beharko duzu 2 kilometro baino gehixeagoko ibilbidea egiteko.
- Trenez iristen bazara: Jai gunea geltokitik 10 minutu baino gutxiagora dago, oinez. Dato kale osoa zeharkatu beharko duzu eta alde zaharrerako bidea hartu.
Lagunduko al diguzu jarduera hau jasangarria izan dadin?
- Erabil itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.