Musika
Foruen Plaza
Urriak 5 larunbata 20:30
Kontzertuak izango dira, oraingoan ere, jarduera nagusia Vital Egunean. Aurten Foruen plazara itzuliko gara, aurreko urteetan ez bezalako proposamen baten eskutik. Alvaro de Lunaren ereserkietatik Travis Birdsen ahotsera doazen soinuen konbinazioa. Eta Trikizioren eskutik, berbena polita eskainiko digute Matxete plazan.
Arratsalde-gau honetatik oroitzapen ezabaezinak aterako dira eta gonbidatuta zaude gurekin doan bizitzera.
Ordutegia
Matxete Plaza
18:30 Trikizio
Foru plaza
20:30ean, Travis Birds
22:15ean, Álvaro de Luna
Álvaro De Luna
Álvaro de Lunak (Sevilla, 1994) dioenez, mutikotan bere artista gogokoenen zuzenekoak kopiatzen zituen ezkutuan, eta bereziki hunkitzen zen publikoaren orroa sentitzean. Harrezkero, emozioak eragiteko musika egitea amestu zuen eta amesten jarraitzen du. Eta pixkanaka bere ametsak betetzea lortu du. Hilero bi milioi entzule baino gehiago ditu musikari andaluziarrak eta Gasteizera iritsiko da jaialdi garrantzitsuetara eraman duen bira baten ondoren, esaterako Bombastic Asturiasen edo Sonorama Ribera.
Álvaro De Lunak hunkituko egingo du Foruen plaza, eta seguru gau ahaztezina izango dela guztiontzat.
Travis Birds
Ez da erraza Travis Birds (Madril, 1990) definitzea. 19 urte besterik ez zituela gitarra zaharra hartu eta urte batzuk geroago Estatuko musikako figura interesgarrienetako bat bihurtu duen musika karrera abiatzea erabaki zuen. Askok ‘19 días y 500 noches después’ bere lan ospetsuagatik ezagutu zuten, baina bere 4 albumei (azkena, ‘Perro Deseo’ 2023an argitaratua) eta La Pegatina, Macaco edo Leivarekin izandako kolaborazioei zor die Travisek gaur egun dena..
Ziur dakigu Travis Birdsek Foruen plazan emango duen kontzertuak ez duela inor ase gabe utziko.
Trikizio
Zer iruditzen zaizu larunbat arratsaldea jai girorik onenarekin hastea? Trikizio euskal erromeria eta jaietako formazio ikonikoenetako bat da. Trikitixan oinarritutako soinuak eta bere errepertorioak hainbat belaunaldiren gozoak egin dituzte, eta ziur Vital Egunean hain gustuko dugun jai giroa oparituko digutela.
Nola iritsi
Foruen plazara oinez edo garraio jasangarriak erabiliz hurbiltzea gomendatzen dizugu, hala nola bizikleta edo garraio publikoa.
- Autobus geltokira iristen bazara: Tranbia har dezakezu Unibertsitaterako edo Salburuarako noranzkoan. Lovaina geltokian jaistea gomendatzen dizugu. Plaza, oinez, 2 minutura dago. Autobusez ere hurbil zaitezke. 4. lineak Bakea kaleraino hurbilduko zaitu, kontzertutik 2-3 minutura. Oinez hurbiltzea erabakitzen baduzu, ordu erdi bat beharko duzu 2 kilometro eta erdiko ibilbidea egiteko.
- Trenez iristen bazara: Jai gunea geltokitik 10 minutu baino gutxiagora dago, oinez. Dato kale osoa zeharkatu beharko duzu (geltokiko irteeraren aurrekoa) eta eskumatara hartu Posta kalean.
Planoa
Lagunduko al diguzu jarduera hau jasangarria izan dadin?
- Erabil itzazu garraiobide jasangarriak ekitaldira hurbiltzeko. Oinez edo bizikletaz ere etor zaitezke.
- Saihets itzazu erabilera bakarreko ontziak.
- Erabil itzazu hondakinak birziklatzeko jarriko ditugun zaborrontziak.