Urriak 2-3
Vitoria-Gasteiz Foruen Plaza
DOAN!
Vital Egunak musikaz beteko du berriro Gasteizko bihotza, 2026ko urriaren 2an eta 3an. Vital Fundazioak bultzatutako jaialdiak beste aurrerapauso bat eman du Lurraldeko kultura hitzordu handienetakoa izateko bidean, eta, lehen aldiz, kontzertu gau bi izango ditu, jarraian, Foruen plazan, Arabako eta beste jatorri batzuetako ikusleen artean duen harrera bikaina berretsiko du, hartara.
La Plazuelak emango dio hasiera asteburuari, Andaluziako sustraiak, flamenkoa, funka eta soinu elektronikoak era berezian uztartzen dituen talde horrek. Granadako bikotea Espainiako musika berriaren fenomeno interesgarrienetakoa da egun, herrialde osoko jaialdiak eta agertokiak konkistatu dituen proposamen fresko, berritzaile eta nortasun propioa duenari esker.
Larunbatean Delaossaren txanda izango da, Estatuko raparen ahots errespetatuenetakoa. Malagako artistak ibilbide sendoa eraiki du letra zintzo eta hurbilei esker, zenbait entzule belaunaldirekin konektatzeko gai direnak, eta Espainiako hip hop garaikidearen ezinbesteko figuretakoa da egun.
Laster emango dugu 2026ko Vital Eguneko gainerako musika proposamenen berri.
Urriak 3-4
SARRERAK AGORTUTA!
Egunean egon nahi duzu Vital Eguneko berri guztiekin?